martes, 12 de enero de 2010

Alfabetizazio Digitala

Alfabetizazio Digitala zer den jakiteko edo bere inguruan informazio ezberdin eta erabilgarria izateko, komenigarria da hurrengo bideo bi hauek ikustea: multimedia Literacy eta Lara Tiscar-ena
Bakoitzean, gauza baten gainean hitz egiten da, baina azken batean ideia batetara mugatzen dira bideoak. Lehenengoan, alfabetizazio digitalaren eta teknologia berrien ondorioz hezkuntzak jasan dituen eta/edo jasan ditzakeen aurrerapenak azaltzen ditu. Bertan oso argi aurkezten da adibide moduan, zelan; haurrek egun batean errealitatea modu batera edo bestera irudikatu baduten ere, gero errealitate hori nola bilakatuko den gauza erreal batean moduan.
Bigarren bideoan, aldiz, alfabetizazio digitalaren inguruko hausnarketa kritiko bat erakusten da. Bertan, gehien bat azpimarratzen den ideia, teknologien erabilera kritikoa da, hau da, erabiltzaileok teknologiren bat erabiltzen dugunean modu librean erabili beharrean, kontu handiz ibili behar dugula, ez dakigulako beste aldean nor dagoen eta zertan dabilen.