martes, 12 de enero de 2010

Alfabetizazio Digitala

Alfabetizazio Digitala zer den jakiteko edo bere inguruan informazio ezberdin eta erabilgarria izateko, komenigarria da hurrengo bideo bi hauek ikustea: multimedia Literacy eta Lara Tiscar-ena
Bakoitzean, gauza baten gainean hitz egiten da, baina azken batean ideia batetara mugatzen dira bideoak. Lehenengoan, alfabetizazio digitalaren eta teknologia berrien ondorioz hezkuntzak jasan dituen eta/edo jasan ditzakeen aurrerapenak azaltzen ditu. Bertan oso argi aurkezten da adibide moduan, zelan; haurrek egun batean errealitatea modu batera edo bestera irudikatu baduten ere, gero errealitate hori nola bilakatuko den gauza erreal batean moduan.
Bigarren bideoan, aldiz, alfabetizazio digitalaren inguruko hausnarketa kritiko bat erakusten da. Bertan, gehien bat azpimarratzen den ideia, teknologien erabilera kritikoa da, hau da, erabiltzaileok teknologiren bat erabiltzen dugunean modu librean erabili beharrean, kontu handiz ibili behar dugula, ez dakigulako beste aldean nor dagoen eta zertan dabilen.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogak haur hezkuntzan?


Esku artean dudan bloga egin ondoren, bere inguruan hausnarketan txiki bat egitea pentsatu dut. Batez ere, bere erabilpena zein den eta zertarako balio duen aztertzeko. Buruan bueltaka dudan galdera bateri erantzutea saiatuko naiz, erabil daitezke blogak haur hezkuntzan edo orokorrean hezkuntzan?
Nik uste dut bloga egunero edo sarritan erabiltzeko, birrantolatzeko,apaintzeko... den tresna bat dela. Horrexegatik, hezkuntzan erabiltzea ondo legokeela uste dut. Egia da, adinaren arabera modu batera zein bestera erabiliko duzula, zure baliabideen eta beharrizanen arabera.
Haur hezkuntzan, argi dago haurrek ezin izango dutela eurek euren kabuz erabili eta askotan beste blog ezberdin batzuk aztertu eta arakatu, baina horrek zer baldintzatzen du ezin dutela erabili? Ba ez, eurek ezin badute erabili irakasleak erabil edo antola dezake, haurrek bloga ikusteko edo manipulatzeko. Beraz, blogak haur hezkuntzan erabil daitekezela uste dut, beti ere irakaslearen laguntzaz.
Haurrek txikiak direnez, ez dute gauza askorik ulertuko eta egingo baina, gutxienez ezagutzen hasiko dira eta beharbada hala nola, teknologia berrien munduan sartzen ere.
Ondorioz, blogak erabilgarriak izan daitezke, haurrak entretenitzeaz gain, mundu teknologiko honetako atal bat ezagutu dezaketela.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Prometeus: “the media revolution”

Prometeus izeneko bideo honetan, etorkizun batean izango dugun gizartearen interpretazio txiki bat azaltzen da. Bertan, teknologia berriek duten garrantziaz jabetuta, ikus daiteke gizarte "zahar" honetatik gizarte "moderno" batetara zelan aldatu daitekeen. Mundu horren ezaugarriak, jatorria eta garapena azaltzen du.
Etorkizun hori oraingoa baino hobeagoa edo txarragoa izango den inork ez daki, baina bideoa ikusi ondoren argi dago oso desberdina izango dela.
Etorkizun hori, uste duguna baino hurbilago dugu, hau da, gitxi-gitxika ikusten da internetek duen poderea gure eskuetara heltzen ari dela. Beraz, hausnarketa bat egitearren; Nork ez du gaur egunean etxean, ordenagailu bat gitxienez? eta eskuko mugikorra?
Konturatuko gara, bideo honek esaten duena guztiz koherentea dela gaur eguneko gizarte moderno hau izanik. Gizartearen funtzionamendua aldatzen doa, gaur egun gure esku ditugun hedabideak (telebista, irratia, egunkariak …)desagertuz eta interneteko mundu birtualean gauza guztiak aurkituz.
Ondorioz, guk sare honetako kontsumitzaile moduan, zer gin behar dugu? Nola jokatu behar dugu aldaketa edo prozesu honen aurrean? Galdera hauek erantzun ondoren eta bakoitzak bere buruari ahalik eta buelta gehiago emanaz, beharbada erantzun posible bat aurki dezakegu.
Bideoa ikusi ondoren esan dezaket, gure esku dagoena egin behar dugula, denon onerako izango baita. Eta, azkenean etorkizun moderno horretara heltzean denok eskertuko dugula.

Testu birsartua


Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu gura dizuet, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartza, betiere, astun izan gabe eta predikamendu teoriko luzerik gabe.
Ideia berrien bila bazabiltza, hortxe dituzu ideia freskoakitsatsi.




domingo, 1 de noviembre de 2009

Informazioaren gizartea

Gaur egun, teknologiaren eremuan, aurrerapen handiak daude eta etorkizuneko gizarteari begira, ikusten da aurrerapen horiek gehiagora joango direla. Gizarrtean nolabaiteko, teknologi maila altu batetara iritziz. Horren inguruan honako artxibo hau aurkitu dut. Bertan, informazioaren gizarteaz gain, gai horren inguruko beste kontzeptu ezberdinen inguruan ere hitzegiten da.
Informazioaren gizartearen kontzeptua guztiz, ondo barneratzeko eta ulertzeko ez da nahikoa, aurreko txostena bakarrik ikustea eta horretarako hurrengo bideo hau ikustea lagungarria izan daiteke. Bideo honetan, oso ondo azaltzen da informazioak duen eragina gure gizartean.
Beraz, aurreko eranskin bi hauen bitartez, informazioaren gizarteaz jakin beharreko guztia ezagutzea nahikoa da, baina gehiago nahi izan ezkero, hurrengo artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

lunes, 26 de octubre de 2009

esteka sartzen

hemen esteka edo link edo interbinkulo bat sartuko dugu. horretarako, joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu.

bideoa sartzen

espazio honetan bideo bat sartuko dugu, aproba moduan, ikusi nahi baduzu.