domingo, 15 de noviembre de 2009
Blogak haur hezkuntzan?
Esku artean dudan bloga egin ondoren, bere inguruan hausnarketan txiki bat egitea pentsatu dut. Batez ere, bere erabilpena zein den eta zertarako balio duen aztertzeko. Buruan bueltaka dudan galdera bateri erantzutea saiatuko naiz, erabil daitezke blogak haur hezkuntzan edo orokorrean hezkuntzan?
Nik uste dut bloga egunero edo sarritan erabiltzeko, birrantolatzeko,apaintzeko... den tresna bat dela. Horrexegatik, hezkuntzan erabiltzea ondo legokeela uste dut. Egia da, adinaren arabera modu batera zein bestera erabiliko duzula, zure baliabideen eta beharrizanen arabera.
Haur hezkuntzan, argi dago haurrek ezin izango dutela eurek euren kabuz erabili eta askotan beste blog ezberdin batzuk aztertu eta arakatu, baina horrek zer baldintzatzen du ezin dutela erabili? Ba ez, eurek ezin badute erabili irakasleak erabil edo antola dezake, haurrek bloga ikusteko edo manipulatzeko. Beraz, blogak haur hezkuntzan erabil daitekezela uste dut, beti ere irakaslearen laguntzaz.
Haurrek txikiak direnez, ez dute gauza askorik ulertuko eta egingo baina, gutxienez ezagutzen hasiko dira eta beharbada hala nola, teknologia berrien munduan sartzen ere.
Ondorioz, blogak erabilgarriak izan daitezke, haurrak entretenitzeaz gain, mundu teknologiko honetako atal bat ezagutu dezaketela.
lunes, 9 de noviembre de 2009
Prometeus: “the media revolution”
Prometeus izeneko bideo honetan, etorkizun batean izango dugun gizartearen interpretazio txiki bat azaltzen da. Bertan, teknologia berriek duten garrantziaz jabetuta, ikus daiteke gizarte "zahar" honetatik gizarte "moderno" batetara zelan aldatu daitekeen. Mundu horren ezaugarriak, jatorria eta garapena azaltzen du.
Etorkizun hori oraingoa baino hobeagoa edo txarragoa izango den inork ez daki, baina bideoa ikusi ondoren argi dago oso desberdina izango dela.
Etorkizun hori, uste duguna baino hurbilago dugu, hau da, gitxi-gitxika ikusten da internetek duen poderea gure eskuetara heltzen ari dela. Beraz, hausnarketa bat egitearren; Nork ez du gaur egunean etxean, ordenagailu bat gitxienez? eta eskuko mugikorra?
Konturatuko gara, bideo honek esaten duena guztiz koherentea dela gaur eguneko gizarte moderno hau izanik. Gizartearen funtzionamendua aldatzen doa, gaur egun gure esku ditugun hedabideak (telebista, irratia, egunkariak …)desagertuz eta interneteko mundu birtualean gauza guztiak aurkituz.
Ondorioz, guk sare honetako kontsumitzaile moduan, zer gin behar dugu? Nola jokatu behar dugu aldaketa edo prozesu honen aurrean? Galdera hauek erantzun ondoren eta bakoitzak bere buruari ahalik eta buelta gehiago emanaz, beharbada erantzun posible bat aurki dezakegu.
Bideoa ikusi ondoren esan dezaket, gure esku dagoena egin behar dugula, denon onerako izango baita. Eta, azkenean etorkizun moderno horretara heltzean denok eskertuko dugula.

Testu birsartua
Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu gura dizuet, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartza, betiere, astun izan gabe eta predikamendu teoriko luzerik gabe.
Ideia berrien bila bazabiltza, hortxe dituzu ideia freskoakitsatsi.
domingo, 1 de noviembre de 2009
Informazioaren gizartea
Gaur egun, teknologiaren eremuan, aurrerapen handiak daude eta etorkizuneko gizarteari begira, ikusten da aurrerapen horiek gehiagora joango direla. Gizarrtean nolabaiteko, teknologi maila altu batetara iritziz. Horren inguruan honako artxibo hau aurkitu dut. Bertan, informazioaren gizarteaz gain, gai horren inguruko beste kontzeptu ezberdinen inguruan ere hitzegiten da.
Informazioaren gizartearen kontzeptua guztiz, ondo barneratzeko eta ulertzeko ez da nahikoa, aurreko txostena bakarrik ikustea eta horretarako hurrengo bideo hau ikustea lagungarria izan daiteke. Bideo honetan, oso ondo azaltzen da informazioak duen eragina gure gizartean.
Beraz, aurreko eranskin bi hauen bitartez, informazioaren gizarteaz jakin beharreko guztia ezagutzea nahikoa da, baina gehiago nahi izan ezkero, hurrengo artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

lunes, 26 de octubre de 2009
esteka sartzen
hemen esteka edo link edo interbinkulo bat sartuko dugu. horretarako, joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu.
domingo, 25 de octubre de 2009
Tim O`Reilly
Tim O`Reilly 1954.urtean jaio zen Cork-en (Irlanda). Bere izena daraman editorialaren eraikitzailea eta lehendakaria da, O`Reilly Media. Editorial hau munduko hoberenetariko moduan ezagutzen da.
Software librearen bultzatzaile handia izateaz gain, Web 2.0 aplikazioaren egileetariko bat ere bada. Hau 2004.urtean sortu zuen. Gaur egunean, interneten gertatzen ari diren azken aldaketen erreferente nagusietako baten moduan hartzen da.
Hasiera batean, literaturaren munduan sartzea izan zen bere helburua, baina denborarekin informatika eta bere inguruan idatzita zeuden liburuekiko interesa eta grina pizten hasi zitzaion.
Liburu batzuk ere idatzi ditu, non bere editoriala izan da argitaratu dituenak.
Tim O`Reillyk blog propioa du, “The O’Reilly Radar”, eta bertan teknologiaren azken joerak eta ideia berriak aurki daitezke. Bere webloga gehien erabiltzen direnen artean dago.
lunes, 5 de octubre de 2009
web 2.0
Ikusi dugun bideoan, web 2.0 eta web 1.0ren arteko ezberdintasun nabaria azaltzen da.
Hasiera batean web 1.0 izan bazen teknologia berriko aplikazio bat, orain urteen poderioz eta gizakiaren esku hartzearren ondorioz, aplikazio horrek eraldaketa batzuk izanez gero, web 2.0 aplikazioa sortu da.
Euren arteko ezberdintasuna argi dago, bideoa ikusi ondoren zein den; gu erabiltzaileok, parte hartzaile aktiboak....
WEB 1.0n, webmaster bat egoten zen; zereginen buruzagia edo egilea zena, baina web 2.0 martxan jarri denean, webmaster horren lana guk geuk hartu dugu, geu izanik aplikazio horren egile, buruzagi eta arduraduna.
Hainbat gauza egin ditzakegu ( argazkiak igo, bideoak publikatu...) baina kontuan hartu behar da, beste gauza batzuen moduen honek ere arriskuak dituela.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)