domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogak haur hezkuntzan?


Esku artean dudan bloga egin ondoren, bere inguruan hausnarketan txiki bat egitea pentsatu dut. Batez ere, bere erabilpena zein den eta zertarako balio duen aztertzeko. Buruan bueltaka dudan galdera bateri erantzutea saiatuko naiz, erabil daitezke blogak haur hezkuntzan edo orokorrean hezkuntzan?
Nik uste dut bloga egunero edo sarritan erabiltzeko, birrantolatzeko,apaintzeko... den tresna bat dela. Horrexegatik, hezkuntzan erabiltzea ondo legokeela uste dut. Egia da, adinaren arabera modu batera zein bestera erabiliko duzula, zure baliabideen eta beharrizanen arabera.
Haur hezkuntzan, argi dago haurrek ezin izango dutela eurek euren kabuz erabili eta askotan beste blog ezberdin batzuk aztertu eta arakatu, baina horrek zer baldintzatzen du ezin dutela erabili? Ba ez, eurek ezin badute erabili irakasleak erabil edo antola dezake, haurrek bloga ikusteko edo manipulatzeko. Beraz, blogak haur hezkuntzan erabil daitekezela uste dut, beti ere irakaslearen laguntzaz.
Haurrek txikiak direnez, ez dute gauza askorik ulertuko eta egingo baina, gutxienez ezagutzen hasiko dira eta beharbada hala nola, teknologia berrien munduan sartzen ere.
Ondorioz, blogak erabilgarriak izan daitezke, haurrak entretenitzeaz gain, mundu teknologiko honetako atal bat ezagutu dezaketela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario